Badator LaLiga San Mamesera Katedraleko lehen partidarekin 2025ean! Lehoiek CD Leganesekin neurtuko dituzte indarrak (urtarrilak 26, igandea, 18:30ean), Bilbon ekitaldiz betetako asteburu batean.
Ekitaldiak Bilbon (2025eko urtarrilaren 24tik 26ra)
LaLigako bigarren itzulia hasiko da San Mamesen igande honetan CD Leganesen aurka jokatuko duen partidarekin. Gogoratu denboraldiaren tarte honetako norgehiagokak modu paregabean bizi ditzakezula Katedralean San Mames VIP Arean (erdiko eraztuna).
San Mames Vip Area-k barne hartzen ditu:
- Estadioaren barruko eserleku pribilegiatua. Estadioaren erdiko eraztunaren iparraldeko eta ekialdeko harmailetan eta harmaila nagusian dauden eserlekuen artean aukeratu dezakezu zure eserlekua.
- Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, Michelin izarrak dituzten gure sukaldari hautatuekin.
- Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko dira partida egun bakoitzean janaria prestatzen dituzten jatetxe bizkaitarrak.
- Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik eta ordubete geroagora arte sartu ahal izango zara, eta, horri esker, aldez aurreko giroa eta partida ostekoa beste modu batean biziko dituzu.
- Palkoak, VIP Area abonatuak eta VIP sarrerak partekatzen dituzten erdiko eraztun osorako sarbidea. Topagunea sortu dugu esperientzia aparta izateko. Arreta pertsonalizatua izango duzu, bai eta erosotasun guztiak ere.
- Partidak zuzenean ikusteko pantailak, errepikapenak eta xehetasun guztiak. Ez galdu jokoaren xehetasun bakar bat ere.
Musika
Asteburu honetan, Azkena aretoak Rupatrupa talde kanariarraren kontzertua hartuko du ostiralean, eta larunbatean Aproximaciones proiektuarena, Pereza-ren abestiekin.
Bestalde, Kafe Antzokiak Stereorocks saioetako bat antolatuko du ostiralean Göo, Tronis eta Katza taldeekin.
Eta Stage Live aretoan, berriz, Samurai-ren (urtarrilak 24, ostirala) eta Nerve Agent-en (urtarrilak 25, larunbata) zuzenekoak izango dira.
Antzerkia
Bitartean, Arriaga antzokian, ‘Ni flores, ni funeral, ni cenizas ni tantán’ antzezlana taularatuko da ostiral eta larunbat honetan, gainditze, samurtasun eta gizatasun istorioa.
Halaber, Campos Eliseos antzokian, asteburuan ‘Poncia’ antzezlana izango da, Lolita Floresekin, eta ostiralean, “Furgonólogo” bakarrizketa, Julen Axperena.