29/09 - 16:15 Athletic Club vs. Sevilla FC Ez galdu aukera! partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Ekitaldiak Bilbon (irailak 20-22)

Ekitaldiak Bilbon (irailak 20-22)

Badator LaLiga Katedralera, eta oraingoan Lehoiek RC Celtaren aurka jokatuko dute. Asteburu honetan (irailak 20-22) Bilbon egingo diren ekitaldietako batzuk kontatuko dizkizugu.

Ekitaldiak Bilbon 2024ko irailak 20-22

Igande honetan, irailaren 22an, Athletic Clubek RC Celta hartuko du San Mamesen. Partida honetarako sarrera lortu ahal duzu.

Egun hauetan Bilbo bisitatzen baduzu, eta non bazkaldu planifikatzen ari bazara, ez pentsatu gehiago. San Mameseko ostalaritza-establezimenduetan duzu zure beharretara ondoen egokitzen den menua: San Mames Jatetxea, La Campa de los Ingleses eta Geuria! kirol-taberna.

Eta RC Celtaren aurkako partidarako sarrera eskuratu nahi baduzu, menu paregabeaz gozatzeko aukera ere izango duzu, San Mames Vip Area esperientzia erosiz gero. Horren barne hauek daude:

  • Estadioaren barruko eserleku pribilegiatua.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, Michelin izarrak dituzten gure chef hautatuekin. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko dira partida egun bakoitzean egongo diren jatetxe bizkaitarrak.
  • Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik hasi eta ordubete geroago arte sarrera.
  • Palkoak, VIP abonatuak eta Matchday Experience sarrerak partekatzen dituzten erdiko eraztun osorako sarrera. Topagune bat sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatua izango duzu eta baita erosotasun guztiak ere.
  • Partidak zuzenean ikusteko pantailak, errepikapenak eta xehetasun guztiak.

Eta Bilbon barrena bazabiltza, gogoan hartu asteburu honetan Bizkaiko hiriburuan egingo diren ekitaldi hauek.

Musika

Kafe Antzokiak Morodo & Okoumé Lions taldearen kontzertua hartuko du ostiralean, Led Zeppelin gogoratzeko Whole Lotta Band taldearen kontzertua larunbatean eta Ronnie Romerok eta Fire Rosek osatutako bikotearena igandean.

Bitartean, Santana 27 aretoan, ostiralean Lagrimas de Sangre taldeak joko du, larunbatean Maldita Nereak eta igandean The Stems eta Sid Griffinek osatutako kartela.

Azkena aretoan, larunbatean, Hey Bulldogsek Los Beatles taldearen aldeko omenaldia egingo du eta Liverpoolekoen Let it Be diskoa osorik joko du.

Antzerkia

Bitartean, Arriaga antzokian, asteburuan, “Las asambleistas (las que tropiezan)” antzezlana eskeiniko da.

Azkenik, Campos Eliseos antzokian, ostirala eta igandea bitartean, El Monaguillo (“Efectiviwonder”), Wilbur (“Piensa en Wilbur”), Almu Lasacre eta Luis Alvaro artisten ikuskizunak taularatuko dira.

Nueva llamada a la acción