Athleticzaleen eskaera handia dela eta, Klubak asteartera arte luzatu du garaikurrarekin argazkiak ateratzeko epea.
Milaka pertsona hurbildu dira San Mamesera Athletic Clubeko 25. koparekin argazkia ateratzera, publikoaren aurrean ikusgai egon den lehen egunean, eta ilara luzeak sortu dira. Hori dela eta, Klubak epea bi egun gehiago luzatzea erabaki du argazkia ateratzeko epea, astelehen eta asteartetan.
Berarekin argazki bat atera nahi baduzu, erreserba egin gabe eta dohainik, ordutegi eta data hauetan, futbol zelaiko 20. atetik sartu eta Beheko Harmaila Nagusiko eserlekuen gainean dagoen plataformara joan beharko zara:
- Apirilaren 12an, ostirala: 9:00etatik 22:00etara.
- Apirilak 13, larunbata: 9:00etatik 22:00etara.
- Apirilak 14, igandea: 9: 00etatik 13:00etara.
- Apirilak 15, astelehena: 9:00etatik 22:00etara.
- Apirilak 16, asteartea: 9:00etatik 22:00etara.
AC Museoa eta San Mameseko Tourra
Athletic Clubeko museoa irekita egongo da bere ohiko ordutegian eta bisitariek ere Koparekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Museoaren ilarak eta ilara orokorrak aurrera egingo dute txandaka.
Halaber, bi anbigu irekiko dira ekialdeko bulebarrean, eta bat iparraldeko bulebarrean, non edariak zerbitzatuko diren.