Blog › San Mames esperientziak › Dario Urzay, Guggenheim Museotik AC Museora

Dario Urzay, Guggenheim Museotik AC Museora

Dario Urzayren “Shoot Strokes” obra berriaren Athletic Club Museoko erakusketa ofizialki inauguratu da. 2023/24 Errege Kopako Finala dela medio Guggenheim Bilbao Museorako egindako seriearen parte da obra.

Jatorrizko erakusketan, Frank Gehryren eraikinaren hainbat kokapenetan jarri ziren formatu handiko hainbat pieza zituen. Akzioko dozenaka argazkien artean, Action Painting estiloko kamera-tiro baten moduan “mugituak”, artistak 11 aukeratu zituen, eta horietatik 6 museoaren kanpoko instalazio handi bihurtu ziren.

Jon Uriartek eskerrak eman dizkie “Guggenheim Museoari, Juan Ignacio Vidarte zuzendari nagusiari eta Dario Urzay artistari, gure Athletic Club Museoak lan berri hau erakustea posible egiteagatik”. “Athletic Cluben eta bere komunitatearen artean dagoen loturaren erakusgarri ona da”, gaineratu du, Kopako finala jokatu aurreko asteetan Bilbok taldearekin izan zuen jarrera harrigarria gogoratuz.

“Testuinguru horretan, Guggenheim Museoaren nazioarteko garrantziko museo batek, hiriaren eta arte munduaren benetako ikonoak, Dario Urzayren lanarekin ilusio zuri-gorri horrekin bat egitea oso garrantzitsua izan zen guretzat”, azpimarratu du Uriartek. “Eta oso polita da, baita ere, final berri baten aurrean ilusio une batean sortu zen artelanak zirkulua ixtea, non eta San Mamesen, Athletic Club Museoan, Koparekin batera”, adierazi du presidenteak hitzaldiaren amaieran.

Bestalde, Juan Ignacio Vidartek adierazi duenez, “zirkulua ixten baita artelanaren kokapen idealean, San Mamesen eta, gainera, Koparen ondoan”. Guggenheim Museoaren zuzendari nagusiak Dario Urzay artistaren figura nabarmendu du, haren obra Guggenheim Museoaren bildumaren parte baita, eta Athleticentzat bilduma horretako obra batean oinarrituta diseinatutako kamiseta ospetsua ekarri du gogora.

Azkenik, Dario Urzayk obra honen sorrera gogoratu du, Juan Ignacio Vidartek galdetu zionean: “Etorkizun hurbilari argazkiak ateratzeko gai al zara?”. Orduan artistak baietz erantzun zion eta lanari ekin zion eta “Shoot stroker” izeneko proiektua sortuz. “Athleticen kolore gorriaz eta zuriaz gain, tarteko koloreak ere artistikoki islatuta daude, tarteko milaka kolore, sentsibilitate adina”, nabarmendu du artistak bere obrari buruz.