Geuria!, San Mamesen dagoen gure sportsbar-ra, urritik urte amaierara bost kontzertu erakargarri izango ditu, musika-eskaintza askotarikoarekin, gure lurraldeko taldeak zein nazioarteko konpositoreak batuko dituena.
- Urriaren 6an, ostiralean, Bilboko Jony Kontrol konpositore eta gitarristaren txanda izango da. 18:00etatik aurrera, Athletic Club – UD Almeria neurketaren atariakoan bere rockaren interpretazioarekin, 70eko hamarkadaren amaieratik aurrerako doinuekin erakustaldia emango du.
- Urriko bigarren proposamena ostiralean, hilak 27an, izango da eta 21:00etatik aurrera Gorka Naste musikari eta euskal ekoizlea izango da gurean.
Azaroan, beste bi kontzertu jasoko ditugu:
- Hilaren 17an, ostirala, 21:00etan, Los Tessee Rocking Boys-en kontzertua zuzenean izango dugu, Argentina eta Espainiako musikariez osatutako banda.
- Hilabetearen amaierarako, azaroaren 25ean, Geuria!-k Rumbo Paraíso eta Sutan jasoko ditu 20:30etatik aurrera. Reagge Fussioren bandak asteburua era onenean hasteko helburuarekin, ikusleak dantzaraziko ditu.
Kontzertu honetako sarreren prezioa 15€ izango da (sarrera aurreratua+gastuak) eta 20€ txarteldegian erosiz gero.
Abendurako honako kartelera hau prestatu dugu:
- Ostiralean, hilak 23, Bilboko konpositore, moldalari eta musikaria den Edu Basterrak Baster CHEF saioa aurkeztuko digu 20:00etatik aurrera. Bere burua “ameslari desegoki” gisa definituta, Edu esperientzia musikal handiko artista da; besteak beste, Fito & Fitipaldis, Doctor Deseo, Pat Metheny, Pavarotti, Mocedades, El Consorcio eta Tahúres Zurdos-ekin lan egin du, besteak beste.
Kasu horretan, sarreren prezioa 12€ izango da (sarrera aurreratua+gastuak) eta 15€ txarteldegian erosiz gero.