Blog › San Mames esperientziak › Bon Joviren abesti onenak, urriaren 12an Geuria!-n, Runaway-ren eskutik

Bon Joviren abesti onenak, urriaren 12an Geuria!-n, Runaway-ren eskutik

Runaway-ren urteurrena da. Lehen hamarkada bete du jardunean, eta, hori ospatzeko, hainbat kontzertu eskainiko dituzte Bon Jovi-ri omenaldia egiteko, New Jerseyko taldearen abesti onenak interpretatuz. Urriaren 12an Geuria! kirol-tabernaren oholtza gainera igoko dira.

Runaway, Geuria!-n

Runaway Bon Jovi gogoratzen duen Estatu osoko talde onenetako bat da. Gaur egun, hamargarren urteurrena ospatzeko biran murgilduta daude, eta datorren larunbatean, urriak 12, Geuria!-n egongo dira. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta Bilboko Power Records dendan edo entradium-ean sarrera lor dezakezu.

Bilbo! Urriaren 12an San Mameseko Geuria kirol-tabernan izango gara, Runaway-ren hamargarren urteurrena ospatzen! Bi ordu izango dira Bon Joviren abesti arrakastatsu guztiekin. Rock gau ziurtatua!”, iragartzen zuen taldeak Sare Sozialetan.

Runaway talde bilbotarra da, eta Bon Jovi omentzen du, “80ko hamarkadako Hard Rock-eko talde garrantzitsuenetako bat”, azpimarratzen dutenez. Zuzeneko bi orduetan New Jerseyko hits garrantzitsuenen errepasoa egingo dute: ‘Living on prayer’, ‘Runaway’, ‘Always’…

Banda honetan Pedro Moreira abeslari portugaldarra dago, Bon Jovi gogoratzen duen Bad Name taldearen kantari ohia, eta Jon Bon Joviren oso antzeko ahotsa duena. Gainerako taldekideek eskarmentu handia dute musikan: Eusenker gitarran, Alvaro Bazan teklatu eta koruetan, Imanol Moraleja baterian eta Hugo Villafañe baxuan.

Runaway taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, urriak 12, Geuria!-n. Ateak 20:30ean zabalduko dira, eta kontzertua 21:00etan hasiko da.