24/11 - 21:00 Athletic Club vs. Real Sociedad Ez galdu aukera! partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Bilbon oinez egiteko ibilaldirik onenak

Bilbon oinez egiteko ibilaldirik onenak

Bilbon paseatu nahi baduzu, hauek dituzu oinez egiteko ibilaldirik onenak. Laburrak dira —40 minutu, gehienez ere— eta Bilboko zokorik ederrenak ezagutzen lagunduko dizute.

Izan ere, hirian oinez ibiltzea da Bizkaiko hiriburuan egin daitekeen plan onenetako bat. Eta oinezkoentzat ez ezik, ziklistentzat ere geroz eta ibilbide gehiago dago (bidegorriak); adibidez, Uribitarten eta Abandoibarran.

Artikulu honetan, lau ibilbide hautatu ditugu, ezin egokiagoak laurak ere Bilbo kalerik kale ibiliz ezagutu nahi baduzu.

Bilbon ibiltari: ezinbesteko lau ibilbide

San Mames estadiotik Plaza Biribilera.

Proposatzen dizugun lehen ibilaldia gure futbol-estadio ezagun eta sariztatutik abiatzen da, eta Sabino Arana kaletik jaisten Jesusen Bihotza Plazaraino.

Hiriaren beste muturreraino ibilaldi zuzen-zuzena duzu plaza horretatik, Kale Nagusitik barrena. Denda ugari dituzu ikusgai kale horretako espaloi zabaletan, lasai paseatuz.

Arriaga Antzokitik Euskalduna Jauregira.

Hona beste ibilbide zoragarri bat: Arriaga Antzokitik abiatu eta, itsasadarraren bazterretik, Euskalduna Jauregiraino zaramatzana.

Itsasadarraren edozein aldetatik egin dezakezu ibilaldia; dena dela, gomendatzen dizugu Guggenheim Museora iristean eskuineko aldera jotzeko, eraikin ospetsu horren argazki ona bat ateratzeko.

Casilda Iturrizar Parketik La Casilla eraikinera.

Hiriko berdegune nagusitik La Casillara jo dezakezu (Udalaren Kirol Institutua), Areiltza kaletik barrena.

Gainera, futbol-partida egunetan jendez gainezka egoten den kaleetako bat zeharkatuko duzu, Poza kalea, eta pintxoren bat edo beste jatera gelditu.

Zazpikaleetatik Begoñako Basilikaraino.

Eta, azkenik, Bilbon oinez egin daitekeen ibilbide onenetako bat proposatzen dizugu: Zazpikaleetatik Begoñako Basilikarainokoa.

Aurrekoak baino gogorxeagoa izan daiteke azken hau, igo egin behar baita, baina bista ikusgarriak ditu hiriaren gune horrek.

Laburbilduz, Bilbora bisitari bazatoz nahitaez ikusi beharreko bazterrak ikusiko dituzu ibilaldi horietakoren bat egiten baduzu.

Nueva llamada a la acción