Blog › Enpresen ekitaldiak › Bilbon hitzaldiak emateko espazio zabalak

Bilbon hitzaldiak emateko espazio zabalak

Badago Bilbon hitzaldiak emateko espazio zabalak dituen leku bat. Badakizu zein den? Guk kontatuko dizugu.

Jende gehienak ez du imajinatu ere egingo San Mames zelaiaren bihotzean gertatzen den eta eskaintzen den guztia. Futbola bai, baina… esango bagenizu hori ez dela bertan aurki daitekeen bakarra? Seguru aski zale, bilbotar eta turistek ez dute jakingo San Mamesen hitzaldiak emateko leku oso egokiak ere baditugunik. Eta leku egoki eta zabalez ari garenean, 700 pertsona baino gehiagorentzako lekuaz ari gara. Izan ere, bilbotarrok ezaugarriren bat badugu, gauza handiak egiteko joera da.

Nolakoak dira hitzaldiak emateko San Mames BAT aretoak?

San Mames BAT Athletic Club zelaiaren zentro neuralgikoa da eta bertako eremuek hainbat aukera eskaintzen dituzte, edozein ekitaldi mota burutzeko.

  1. Tamaina desberdinetako aretoak; 30 pertsona edota 3.000 pertsona ere sartzeko modukoak.
  2. Auditorioa, eta bazkariak, afariak eta koktelak egiteko eremuak. Gastronomia oso garrantzitsua da estadio honetan.
  3. Zelaira begira. Zelai osoa ikusi ahal izateko beirate handiak.
  4. Pantaila ugari, xehetasunik txikiena ere ez galtzeko.
  5. Enpresa bakoitzaren beharrizanetara egokitzen diren
  6. Horietako batzuek kanoia ere badute, 5 metroko pantailaren gainean. Aurkezpenak arrakastaz burutzeko beharrezko guztia eskaintzen da.
  7. Diziplina anitzeko espazioak, eremu eta aukera anitzekin.
  8. Espazio irisgarriak eta kanpokoak, hainbat altueratan.
  9. Prentsa aretoa eta ikus-entzunezkoetarako aretoak.
  10. Espazio irekiak, zabalak eta modulagarriak.

Guztira 9 eremu desberdin, ezaugarri eta funtzionalitate desberdinekin, Bilbon hitzaldiak emateko. Leku berezi eta paregabea bilerak, aurkezpenak eta edozein ekitaldi mota egiteko. Gainera, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu, zure beharrizanetara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izateko.

 

San Mames BAT