Blog › Futbolaz gozatu › Bilboko Aste Nagusiko menurik onena San Mamesen

Bilboko Aste Nagusiko menurik onena San Mamesen

San Mames Jatetxeak eta La Campa de los Ingleses tabernak menu bereziak eskaintzen dituzte Bilboko Aste Nagusiari begira.

Aste Nagusia hemen da. Eta indarberritzeko orduan, ezer hoberik San Mamesen egitea baino. Katedraleko ostalaritza-establezimenduetako bik (San Mames Jatetxeak eta La Campa de los Ingleses tabernak) menu bereziak prestatu dituzte Bilboko Aste Nagusirako, eta Geuria! tabernak, berriz, ogitartekoen, sandwichen eta hanburgesen karta zabalarekin segituko du.

Egun hauetan Bilbon non bazkaldu planteatzen baduzu, San Mamesen duzu zure beharretara ondoen egokitzen den menua.

San Mames Jatetxea

Fernando Canales sukaldariaren jatetxeak 89 euroko menua eskaintzen du (BEZa barne): 3 sarrera (ganboi-txangurro pani-puria eta albaka-aparra, hegaluze-tatakiaren entsalada, foie-terrina eta azenario-marmelada); arraina (bakailaoa eta pistoa pilpilarekin); haragia (usakume errea eta patata trufatua); eta postrea (torrada karamelatua banilla-izozkiarekin), ardo beltzaz edo zuriaz gain, ur minerala eta kafea.

Geuria!

Bestalde, Geuria! San Mameseko kirol-tabernak ahogozoa egingo dizu bokatetan eta hanburgesetan laberatu berri egingo duen ogiari esker.

Hori guztia menu zabal batekin batera: patata-hirugiharrak, oilasko-fingerrak, kroketak, Cesar entsalada, hegaltxo pikantoiak, natxoak… eta ogitarteko, sandwich eta hanburgesa ugari. Ahaztu gabe Thateren Hot-Dog goxoa.

patata bacon frieak, oilasko-fingerrak, kroketak, Cesar entsalada, alita pikantonak, natxoak… eta ogitarteko, sandwich eta hanburgesa ugari. Thateren Hot-Dog goxoa ahaztu gabe.

La Campa de los Ingleses

Establezimendu honek 42 euroko menua (BEZa barne) du Aste Nagusirako. Menu hori iberikoak eta gaztak, tomate- eta mendrezka-entsalada Kantauriko antxoak onduarekin eta askotariko kroketak (partekatzeko) osatuta dago. Plater nagusi gisa, Club Ranero bakailaoa & sekretu iberikoa parmentier trufatuarekin adobatua. Postrea kremazko eta kafezko pantxineta da, eta ardo beltz onduaren edo ardo zuriaren artean aukera daiteke.

AC Museoa eta Athletic Club dendak

Eta gogoratu Aste Nagusian, Athletic Clubeko Museoan (AC Museoa) ikusgai dauden bildumez ere goza dezakezula, euren esperientzia birtualekin.

Adibidez, Gabarra 360º Virtual Experience, AC Museoaren barruko entretenimendu-esperientzia berritzailea, Gabarraren egun historikoa itsasontzi mitikotik eta jokalariek inguratuta berpizteko aukera ematen diena erabiltzaileei.

Eta ez ahaztu jaietan zure jantzi zuri-gorria eskuratzea Athletic Clubeko gure lau dendetako edozeinetan edo online dendaren bidez.

Nueva llamada a la acción