Club Athleticeko kidea bazara, zelairatu gure jokalarien eskutik ekainaren 16an Sevilla FCren aurkako partidan.
5 eta 13 urte bitarteko Club Athleticen kideek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute San Mamesen 2023/24ko Liga Fko azken partidan, ekainaren 16an, 17:00etan, Sevilla FC taldearen aurkako neurketan.
Adin horretako jarraitzaileek edo adin bereko senitartekoek bakarrik lagundu ahal izango dituzte jokalariak aldageletako tuneletik ateratzen direnean.
Esperientzia 11 haur eta euren laguntzaileen bisita gidatuarekin hasiko da San Mamesen zehar, partida hasi aurretik. Ondoren, 11 haurrek jokalarien eskutik egingo dute salto zelaira. Berdegunea utzita, haurrek eta euren laguntzaileek estadioaren eraztunetik gozatuko dute norgehiagokaz.
Esperientzia honetaz gozatzeko, kideek beren eremu pribatutik eman beharko dute izena zozketan (abantailen eta zozketen atalean), ekainaren 3tik 9ra izango da.
Oraindik Club Athleticekoa ez bazara eta horrelako esperientziez gozatu nahi baduzu, eman alta hemen eta eman izena zozketan parte hartzeko.