F Ligako Athletic-Sevilla partida dela eta, familia zuri-gorri osoarentzako jarduerak antolatu dira Katedraleko zabalgunean igandeko 11:00etatik aurrera.
Denboraldiko azken partida dugu igandean San Mamesen. Nesek itxiera emango diote igande oroimenerako denboraldi bati Katedralean, F Ligako azken jardunaldian Sevilla FC taldearen aurka bertan jokatuz. Oraindik zure sarrera ez baduzu, lor ezazu orain hemen: SARRERAK 5€-TAN HASITA
Athletic Plaza
Partidaren atarian, 11:00etatik aurrera, San Mameseko zabalguneak ATHLETIC PLAZA hartuko du familia zuri-gorri osoarentzat: food truckak, txosnak, puzgarriak, pintakarak, 3×3 futbola, opariak eta zozketak egongo dira, giro-musika etengabearekin.
Anima zaitez eta zatoz Katedralera denboraldia agurtzera. Zure zain gaude!
