Zelaiak Familien Jaia hartu du, harrobiko mailetako zein Genuine taldeen parte hartzea izan duena.
Athletic Club familia handi bat da. Horregatik, Lezama San Mamesera mugitu da harrobiko mailetako futbolarien, teknikarien eta familien urteroko bilera egiteko Zuzendaritza Batzordeko ordezkaritza zabal batekin, Jon Ruigomez eta Nerea Ortiz lehendakariordeak eta Josetxu Urrutia eta Ainhoa Iza. Gainera, futboleko zuzendari nagusia den Mikel Gonzalez ere ekitaldian izan da. Dozena bat taldek, Genuinea barne, ekitaldiaz gozatu dute. Gainera, Iñigo Lekueren eta Iñigo Ruiz de Galarretaren, gizonezkoen lehen taldeko bi jokalarien, parte hartzea nagusia izan du ekitaldiak.
2002 eta 2005 urteen artean Athletic Clubeko harrobiko jokalaria izan zen Lander Otaola aktoreak, ekitaldia aurkeztu du. Festa hau, beste ekintza askoren artean, familiei Lezamako sailak aurrera eramaten dituen proiektu ezberdinak (Kaptazioa, Arreta Integrala, Hitzartutako Klubak, Errendimendua, Metodologia…) ezagutzera emateko aprobetxatu da, Sergio Navarro arduraduna buru izan duelarik.
Gainera, Johana Ruiz-Olabuenagaren eskutik, Fundazioaren hainbat jarduera tarteko, GarATHuz programa eta honek duen misioa azaldu da. Bukatzeko, azken luncharen aurretik, gure lehen bi taldeek eman dituzten kirol artikuluen zozketa tradizionala egin da.