Blog › Athleticzaleak › Athletic Clubeko 25 Kopen erakusketa AC Museoan

Athletic Clubeko 25 Kopen erakusketa AC Museoan

Asteazken honetan AC Museoaren aldi baterako doako erakusketa estreinatuko da. Bertan, athleticzaleek Sevillan lortu berri den tituluarekin argazkiak ateratzen jarraitu ahal izango dute.

San Mameseko aldi baterako erakusketen aretoak Athletic Clubek bere historian zehar lortu dituen 25 Kopen erakusketa berezia aurkeztuko du apirilaren 17tik 28ra. Sarrera doakoa da aldez aurretik erreserba eginda.

Doako 30 sarrera eskainiko dira 15 minuturo, jende pilaketak saihesteko. Erakusketaren ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da (azken erreserba 19:30ean izango da). Erakusketa aretora San Mameseko 1. atetik sartuko da, La Campa de los Ingleses tabernaren ondoan dagoen zelaiko lehen solairuan. Apirilaren 19an, Granadaren aurkako partida dela eta, azken sarrera 17:15ean izango da.

Beraz, La Cartujan lortutako Kopa tituluarekin argazkia atera nahi duen orok apirilaren 28ra arte doan izango du aukera erakusketa honen bidez. Kopa orain arte egon den bezala egongo da, bitrinarik gabe. Data horretatik aurrera, sarrera bidez ikusi ahal izango da AC Museoaren bisitaren barruan egongo baita.

Era berean, Klubak gogorarazten du astearte honetan, apirilak 16, izango dela San Mameseko harmailetan Koparekin argazkia ateratzeko azken eguna, 20. atetik sartuta, doan eta aldez aurretik erreserbarik egin gabe (9:00etatik 22:00etara), joan den asteko ostiraletik egin den bezala.

AC Museoa eta Tour de San Mames

Athletic Clubeko Museoa irekita egongo da bere ohiko ordutegian eta bisitariek aldi baterako erakusketa bisitatzeko eta Koparekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango dute. Lortu sarrera orain.

Nueva llamada a la acción