Publiko orokorrak talde valentziarraren aurkako partidarako sarrerak erosi ahal izango ditu.
Athletic Clubek eta Valencia CF taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako 2024/25 denboraldiko hirugarren jardunaldiko partidarako (abuztuaren 28an, asteazkena, 19:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak abuztuaren 27an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta abuztuaren 28ean, asteazkena, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.
