Partida hau, Liga F-ko hogeita zazpigarren jardunaldiari dagokiona, apirilaren 27an (igandea) jokatuko da, 12:00etan, Katedralean. Bertan, lehoiak laugarren aldiz lehiatuko dira denboraldi honetan.
Lehoiak laugarren aldiz lehiatuko dira San Mamesen denboraldi honetan. Datorren igandean, apirilaren 27an, 12:00etan, Liga F-ko hogeita zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Athletic Clubek eta UDCA Tenerifek Katedralean. Jarraian, partida horretarako sarrerak eskuratzeko prozedura eta denborak zehazten dira.
Athletic Clubeko bazkideek sarrera bat erosi ahai izango dute 0 €-ko prezioan partida ikusteko ostegun honetatik, apirilak 10, 10:00etan. Futbol zelaira sartzeko EZ da bazkide-karneta erabiliko, eta, beraz, bazkide bakoitzak bere sarrera jaso beharko du. Eserleku hori zenbakitua izango da, eta ez, nahitaez, ohikoa.
BAZKIDEAK sarrerak erosi
Gainera, bazkideek bi sarrera gehiago erosi ahal izango dituzte, 10 eurotan (+1 € kudeaketa gasturako) helduentzat eta 5 eurotan (+1 € k.g.) 14 urtetik beherakoentzat.
Club Athleticen kideek ere sarrera zero kostuan erreserbatu dezakete.
CLUB ATHLETIC sarrerak erosi
CLUB ATHLETIC PREMIUM sarrerak erosi
Gazte Abonoek, bere aldetik, doan erreserbatu ahal izango dute bere eserlekua Ipar Beheko Harmailan.
GAZTE ABONOA sarrerak erosi
Salmenta orokorra publiko guztientzat
Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta ere aktibatu da. Helduentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute (+1 € k.g.) eta 17 urtetik beherakoenek 5 eurokoa (+1 € k.g.).
SARRERAK EROSI
Txarteldegietan sarrerak erosteko ordutegia honako hau izango da:
- Apirilak 27, igandea, 10:00etatik 12:00etara
Edukiera banaketa
San Mamesek mailaz maila gaituko ditu harmailak, sarreren eskariaren arabera:
- 1. fasea: Beheko Ekialde Harmaila, Beheko Harmaila Nagusia, Beheko Ipar Harmaila* eta Beheko Hego Harmaila.
- 2. fasea: Goiko Ekialde Harmaila
- 3. fasea: Goiko Hego Harmaila, Goiko Ipar Harmaila eta Goiko Harmaila Nagusia (hurrenkera honetan eta 2. eta 3. faseetako okupazioan oinarrituta)
* IBH: Gazte Abonoentzako bakarrik zabalik