Blog › San Mames esperientziak › Athletic Club-Real Sociedad partiden bitxikeriak

Athletic Club-Real Sociedad partiden bitxikeriak

Zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko norgehiagoketan hainbat bitxikeria egon dira bi taldeen arteko lehenengo partida jokatu zenetik. Horietako batzuk ezagutu nahi al dituzu?

Athletic Club eta Real Sociedaden arteko derbien datuak San Mamesen

Ligako historiako lehen derbia, Bilbon, 1929ko apirilaren 28an jokatu zen. Athletic Clubek 4-2 irabazi zuen, Unamunok bi gol eta Juaninek eta Mandalunizek gol bana sartuta.

Hurrengo denboraldira arte itxaron behar izan zen, 1929-30 denboraldian, San Mames futbol-zelaian lehoien eta talde donostiarraren arteko lehen berdinketa ikusteko. Elkarren aurka jokatu zuten Ligako partida bina bukatu zen.

Errealaren lehen garaipena, bisitari moduan, 1933ko martxoaren 5ean iritsi zen 1-2ko emaitzaz.

Athletic Club eta Real Sociedad 1929 eta 1957 urteen artean egon ziren San Mamesen partidarik berdindu gabe. Ia 30 urte horietan 16 aldiz jokatu zuten elkarren aurka Ligan, eta 13 garaipen izan ziren lehoien alde eta 3 donostiarren alde.

Derbi erabakigarriak

Derbiak askotan izan dira erabakigarriak bi taldeetako batentzat. Izan ere, 1974-75 denboraldian, Athleticek lortutako 2-1ekoa ezinbestekoa izan zen zuri-gorriak historian lehen aldiz Bigarren Mailara ez jaisteko.

Bestalde, 2001eko 1-3ak Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu zien donostiarrei.

Are gogoragarriagoa da, zalantzarik gabe, 1983-84 denboraldiko azken jardunaldian jokatutako norgehiagoka, Athletic Clubek Liga jokoan baitzuen eta Errealak Europarako postu bat. Partida amaieran lortutako 2-1ekoak titulua ziurtatu zuen lehoientzat.

Orain arte San Mameseko derbi batean lortutako garaipenik zabalena 1934-35 denboraldian izan zen 7-0eko emaitzaz, Batak (4), Elicesek (2) eta Careagak sartuta.

Bisitarien aldetik, Errealak Bilbon lortutako gol kopuru handiena (1-4) 1987-88 denboraldian izan zen, talde txuri-urdina Liga eta Kopako txapeldunordea izan zenean.

Bitartean, orain arte zuri-gorrien zelaian gol gehieneko berdinketa 1961-62 denboraldikoa izan da, Athleticek eta Errealak hiruna berdindu baitzuten.

Athletic Cluben etxeko derbien boladarik onena 1954-55 eta 1971-72 denboraldien artean izan zen, 17 urte horietan Errealak ez baitzuen garaipenik lortu Ligan Katedrala bisitatu zuen hamabi aldietatik bakar batean ere.

Aitzitik, 1993 eta 2001 bitartean, donostiarrek San Mamesen bizi izan zuten etaparik onena, bi garaipen eta sei berdinketa jarraian lortu baitzituzten.

Nueva llamada a la acción