Publiko orokorrak Real Betisen aurkako partidarako sarrerak erosi ahal izango ditu urriaren 14tik aurrera.
Athletic Clubek eta Real Betis taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako 2024/25 denboraldiko hamabigarren jardunaldiko partidarako, azaroaren 3an, igandean, 21:00etan, sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, urriaren 14tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
