Publiko orokorrak RCD Espanyolen aurkako partidarako sarrerak erosi ahal izango ditu irailaren 30tik aurrera.
Athletic Clubek eta RCD Espanyol taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako 2024/25 denboraldiko hamargarren jardunaldiko partidarako, urriaren 19an, larunbatean, 14:00etan, sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, irailaren 30tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.