Blog › Athleticzaleak › Athletic Club – FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak Kataluniako taldearen aurkako partidarako sarrerak erosi ahal izango ditu maiatzaren 5etik aurrera.

Athletic Clubek eta FC Barcelona taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako 2024/25 denboraldiko hogeita hamazortzigarren eta azken jardunaldiko partidarako, maiatzaren 24-25ko asteburuan, ordutegia zehazteke, sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, maiatzaren 5etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez*.

ATHLETIC CLUB – FC BARCELONA PARTIDARAKO SARRERAK EROSI

*Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.