Klubak Katedrala irekiko du Gabonetan, familia athleticzaleak lehoien lan saioaz goza dezan.
Datorren astelehenean, abenduak 30, goizeko 10:30etik aurrera, gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen entrenatuko du ateak zabalik, Gabonetan familia athleticzaleak lehoiekin batera lan-saio batez goza dezan.
Segurtasun-arrazoiengatik eta edukiera kontrolatzearren, entrenamendua ikusi nahi duten pertsona guztiek doako sarrera erreserbatu beharko dute Athletic Cluben webgune ofizialaren bitartez. San Mameseko leihatiletan ezin izango da sarrerarik erosi; izan ere, astelehenean, 9:30ean. sortutako gorabeherei erantzuteko bakarrik irekiko baitira.
Sarrerak erreserbatzeko prozesua gaurtik, abenduaren 24tik, entrenamenduaren egunera arte zabalduko da, eta aktibo egongo da edukiera bete arte.
Futbol zelaira sarrerarekin bakarrik sartu ahal izango da 9:30etik aurrera, eta bazkide-txartela ez da baliozkoa izango. Interesdun lau sarrera hartu ahal izango ditu guztira.
SARRERAK ERRESERBATU
Ezin izango da sinadurarik edo argazkirik eskatu aparkalekuaren irteeran, Klubak dituen konpromisoengatik
Halaber, Athletic Clubek jakinarazi du gizonezkoen lehen taldeko jokalari guztiek San Mameseko entrenamendua amaitu bezain laster ekitaldi instituzionaletara joateko konpromisoa hartu dutela. Beraz, jokalariak ezingo dira estadioaren irteeran gelditu autografoak sinatzeko edo argazkiak ateratzeko.