Blog › San Mames esperientziak › Agustin Ibarrolaren obraren erakusketa AC museoan

Agustin Ibarrolaren obraren erakusketa AC museoan

AC Museoak Agustin Ibarrola artista bizkaitarraren ‘In Memoriam’ aldi baterako erakusketa prestatu du.

Erakusketaren inaugurazioan Jose Ibarrola eta Naiel Ibarrola senideak, Jose Angel Iribar, Asier Arrate, AC Museoko zuzendaria, eta Pablo Otaolea lehoi ohia izan ziren. Azken mendeko euskal artista garrantzitsuenetako bat omendu zuten, bere konpromiso artistiko eta sozialagatik aintzatetsia izan zena.

Agustin Ibarrolak 1998an Athleticen mendeurrena ospatzeko egindako ‘Los 11’ eskultura da erakusketaren protagonista. Eskulturarekin batera, Jose Ibarrolaren (Bilbo, 1955) “Portero saliente” margoa eta Agustinen seme eta biloba Naiel Ibarrolaren (Bilbo, 1987) “Zu zara nagusia” animazioa daude.

Nueva llamada a la acción