19/10 - 14:00 Athletic Club vs. RCD Espanyol Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Aguanieve y Momak, zuzenean Geruia!-n urriaren 4an

Aguanieve y Momak, zuzenean Geruia!-n urriaren 4an

Itzuliko dira kontzertuak San Mameseko Geuria! kirol-tabernara, sortu berri diren bi talderen zuzenekoarekin: Aguanieve eta Momak.

Datorren ostiralean, urriak 4, 20:00etan, Geuria!-k Bizkaiko musika agertokiko izen ezagun batzuek osatutako bi proiektu berriren zuzenekoa hartuko du: Aguanieve eta Momak (sarrerak 10 eurotan daude eskuragarri).

Aguanieve

Aguanievek bere lehen LPko abestiak estreinatuko ditu Bizkaian emango duen lehen kontzertuan.

Azken hilabeteetan, Iñigo Lopez Agudok ahotsean eta Aitor Zorriketak “Malamute” gitarran – biak Quaoar talde ezaguneko kideak –, Jorge Gasconek, Old Days Down-eko kideak, baxuan, Ander Penak (Withredd) baterian eta Nacho Sotok (Jon Maia) teklatuetan osatutako konboak, indie rock soinura bideratzen diren beren lehen kantuetako batzuk aurkeztu dituzte.

Banda honetatik ezagutu genuen lehen abestia Mis Amigos izan zen. Uda hasieran No Existo kantua argitaratu zuten Lorelei Greenen laguntzarekin, eta duela hilabete eskas hirugarren abestia kaleratu zuten, La Estrella más Fugaz izenekoa.

“Familia maitea! Poz handiz iragarri nahi dizuegu urriaren 4an, Bilbon, San Mameseko Geuria! gunean, zuzenean estreinatuko garela. @momak.music-eko lagunek lagunduko digute. Gorde eguna, zuek ikusteko gogo handia dugu eta! Besarkada erraldoiak! “. Hitz horiekin iragarri du Aguanievek bere kontzertua Geuria!-n Sare Sozialen bitartez.

Momak

Aguanievek Momak laukote bilbotarra izango du lagun ostiralean, urriak 4, Jon Moma abeslariaren bakarkako proiektutik abiatuta sortu berria.

Gaztelaniazko eta euskarazko bere letra intimistak groove indartsu batean finkatutako doinu gogoraerrazarekin eta tronpetaren ukitu bereizgarriarekin besarkatzen dira. Gaur egun, taldea gai berriak lantzen ari da.

Hurrengo kontzertuak

Aguanieve eta Momak taldeen zuzenekoaz gain, Geuria!-n izango dira hurrengo asteetan, besteak beste, Runaway – Bon Jovi Tribute (10º Aniversario) urriaren 12an, Vertigo – U2 Tribute Band urriaren 26an, eta Robert R. Rodrigo azaroaren 9an.