Blog › San Mames esperientziak › AC Museoa: agur Kopari, ‘Los Williams’ koadroa helduko da

AC Museoa: agur Kopari, ‘Los Williams’ koadroa helduko da

Asteartetik aurrera, hilak 11, Xabier Goiko artistaren lana izango da ikusgai, eta asteazkenean, hilak 19, Sevillako La Cartujan lortutako garaikurrarekin argazkiak ateratzeko azken eguna izango da.

Aurreikus zitekeenez, Espainiako Futbol Federazioak Athletic Clubek Sevillan eskuratutako garaikurra – Kopako 25. titulua –, azken hilabeteotan AC Museoan ikusgai izan dena, itzultzeko eskatu du. Datorren asteazkenean, martxoak 19, izango da publikoak Koparekin batera museoan argazkiak ateratzeko azken eguna. Bere ordez, Federazioak erreprodukzio bat utziko du Athletic Club 2024ko Kopako txapeldun izan zela egiaztatzeko. 

Lortu zure sarrera eta bisitatu AC Museoa

Eta nobedade aipagarrienen artean, Xabier Goiko artistaren ‘Los Williams’ lana asteartetik aurrera, martxoak 11, ikusgai izango da. Tamaina handiko koadroa da, 182cm x 300cm-koa, olioz egina mihise gainean, eta Iñaki eta Nico erakusten ditu lehen planoan, hain zuzen ere Koparen trofeo irrikatuari eutsiz, eduki sinboliko eta narratibo handiko atzealde baten gainean. Ghana eta Euskal Herriari buruzko aipamenak, jokalarien haurtzaroa, patera familiarreko bidaiaren odisea, bi lehoi bikain… eta, azken finean, migrazioaren balio sozialari buruzkoak. Hori dela eta, Maria Arthuer, Williamsen ama, Athletic Clubeko enbaxadore izendatu zuten 125. urteurrenean.

Nueva llamada a la acción