Garaikurra Athleticek Kopan lortu dituen beste 24 sariekin batera bisitatu daiteke San Mameseko balio anitzerako aretoan pasako da.
25.000 athleticzale inguruk euren argazkia atera dute joan den apirilaren 6an lehoiek Sevillan altxatu zuten Koparekin. Apirilaren 12tik 16ra bitartean, 17.500 lagun pasa ziren San Mameseko boulevardetik garaikurrarekin argazkia ateratzea eta beste 6.300 gauza bera egin dute AC Museoak estadioko erabilera anitzeko aretoan antolatu duen 25 Kopen aldi baterako erakusketan.
Erakusketarako bereziki prestatutako doako sarrerak agortuta daude*, baina AC Museoaren sarrera orokorraren bidez sartzeko aukera dago oraindik. Lortu sarrera orain.
* Aldi baterako erakusketarako doako sarrera lortu baduzu eta arrazoiren batengatik ezin bazara hitzordura joan, mesedez, jarri harremanetan [email protected] helbideekin eta adierazi erosketaren erreferentzia beste athleticzale bat zure sar joan dadin.
AC Museoa eta San Mameseko Tourra
Ezagutu klub handi honen historia, kirolaren munduan bakarra den filosofia eta balioekin. AC Museora eta San Mameseko Tourrera egindako bisitarekin, futbolaren sorreraren hastapenetara barneratuko zara, garai guztietako pieza originalak biltzen dituen erreferentziazko bilduma baten bidez. Gainera, ‘Futbolaren Katedrala’ bezala ezagutzen den eta munduko kirol-eraikin onenaren sariak jaso dituen San Mames zelaiko txoko guztiak ezagutzeko aukera izango duzu. Zure zain gaude!