8/02 - 16:15 Athletic Club vs. Girona FC Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › 2025/26 denboraldirako palkoak kontratatzea

2025/26 denboraldirako palkoak kontratatzea

Bazkideek, enpresek eta partikularrek izena eman dezakete jada datorren denboraldian San Mames VIP palko bat erreserbatu nahi badute.

Datorren denboraldirako San Mameseko palkoak kontratatu nahi dituzten Athletic Clubeko bazkideek eta enpresa edo partikularrek izena emateko epea zabalik dute 2025ko otsailaren 21era arte.

Zelaiko erdiko eraztunaren harmaila nagusian eta ekialdeakoan, San Mames BATeko palkoek box pribatu bat dute 8, 10 edo 12 pertsonentzako edukierarekin.

Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago sartu eta bukatu ondoren ordubete beranduagoa irten ahal izango zara, eta bitartean zerbitzu gastronomiko paregabea izango duzu eskura Michelin izarra duten sukaldari bizkaitarren eskutik.

Gainera, aparkaleku bat estadioan bertan, partidarik ez dagoen egunetan palkoa bileretarako erabiltzeko aukera edota bazkariak edo afariak egiteko ere zure eskura edukiko duzu.

Palko bat kontratatu nahi duten bazkideek San Mameseko eserlekua laga eta bazkide kuota deskontatu ahal izango dute bazkide izaera galdu gabe.

Inskripzioa egiteak ez du bermatzen palkoraren kontratazioa, izan ere inskripzio-ordenari eta erabilgarritasunari lotuta dago hori.

Eman izena konpromisorik gabe eta zurekin harremanetan jarriko gara.