Hiri bat lehen aldiz bisitatzen dugunean, esaterako Bilbo, leku horretako oroigarri berezi bat eraman nahi izaten dugu. 10 ideia emango dizkizugu Athletic Clubeko oparitxo bat egiteko.
Bilboko erreferente handienetako bat izanik, parekorik ez duen filosofia eta egundoko historia duen taldea da.
Ahaleginak, konpromisoak eta antzeko balioek definitzen dute talde gisa, eta historia paregabea idatzi du futbol-munduan. Bai San Mames ikusteko bisitaldia eta bai Athletic Cluben Museoa nahitaezko geldialdia dira Bilboko hiribildura hurbiltzen diren bisitarientzat.
Oparitzeko 10 produktu Athletic Cluben dendan
-
Athleticken elastikoa
Bilboko haurrak Athleticen elastikoa besapean dutela jaio eta hazten direla esan ohi da. Futbol-munduan parekorik ez duten filosofiaren eta balioen defentsa islatzen du elastikoak.
-
Athletickeko Amamaren bufanda
Bilboko amamek maitasun handiz ehundu zituzten bufanda horiek, San Mameseko harmailak zuri-gorriz margotzeko eta athleticzale guztien eztarriak berotzeko.
-
Athleticen txapela
Euskal Herriko nortasun-adierazlea da, eta janzki hain xume batek gutxitan markatu du horrenbeste herri baten fisonomia. Athletic Cluben, klub berezi baten, izena eta armarria brodatuta daramatzan txapel pertsonalizatua.
-
Athleticen motxila
Motxila emozionala, bizi izandako oroitzapen eta esperientzia guztiak gordetzeko.
-
Athletic Cluben eskumuturrekoa
Eskumuturreko bat opari bat baino zerbait gehiago da, oroigarria da. Historian zehar gehien erabilitako piezen artean kokatu duten hainbat motibo ditu. Eta historia eta Athletic sinonimoak direnez, aukera perfektua da.
-
Futbolaren Katedraleko soropila
San Mames futbol-zelai zaharreko soropil-zati bat. Lehiaketako belarrezko tapiz ospetsu eta historikoenetako bat, futbolaren historia benetan maite dutenentzako opari paregabea.
-
Lehoi zuri-gorriaren katilua
Katilu pertsonalizatua goizero unerik onenez gozatzeko.
-
Athleticen mugikor-karkasa
Futbolaren historiako edo bizitzako une garrantzitsuak betikotzen dituzten argazkietarako. Athleticen, sentimenduz betetako bestelako klub baten, armarria duen karkasa.
-
Athleticen altzairuzko erlojua
Denboran atzera egiteko eta San Mameseko une historikoak bizitzeko erlojua.
-
Athleticen zurezko kartela
Athleticen himno ospetsuaren letra marraztuta duen kartela. Himnoa 1983ko martxoaren 30ean entzun zen lehen aldiz, hain zuzen ere, Athleticen eta Bartzelonaren arteko Kopako final-laurdenak jokatu aurretik.
Produktu horiez gain, askoz gehiago aurkituko dituzu Athletic Cluben denda ofiziala bisitatzen baduzu.