Arkitektura berezia Bilboren erdian
Fatxada berezia du San Mamesek, erdigardena eta iragazkorra; hori dela eta, nabarmendu egiten dira pieza arkitektoniko osoaren indarra eta bitxitasuna, eta areagotu egiten dira haren hiriarekiko eta inguruarekiko loturak.
Gainera, estadio zaharraren espirituari bere horretan eusten dio San Mames berriak. Ikusleen presioa eta partida-egunetako giro bikaina ditu ezaugarrietako batzuk estadioak, zeinari «futbolaren katedrala» deitzen baitio mundu guztiak.
Espiritudun barne-diseinua
San Mames zaharraren espiritua nabari da estadioaren barruko diseinuan, non klubaren eta hiriaren historiarekin lotura duten zenbait elementu berezi erabili baitira.
Tamainari dagokionez, estadio zaharraren neurri berekoa da berria (105 x 68 metro); berdina da, halaber, harmailen eta joko-zelaiaren arteko distantzia. Horri guztiari esker, estadio zaharrak ere bereizgarri zuen «presio-efektua» sortzen da. Joko-zelaiaren maila, berriz, eremuko sestra baino 7,8 metro beherago dago, eraikinaren altuera osoa gutxitu eta jendea beheko harmailetara inongo oztoporik gabe irits dadin. Ahalik eta maldarik handienaz eraiki dira harmailak, betiere erosotasun-parametroei eutsiz, eserlekuen eta joko-zelaiaren arteko lotura sortzeko.
Jasangarritasun eredugarria
Besteak beste, jasangarritasuna aintzat hartuta eraiki da futbol-zelaia. Hori dela eta, eraikuntza jasangarriaren LEED ziurtagiria (Leadership in Energy and Environmental Design) eskuratu duen Europako lehen futbol-zelaia izan da.
Este reconocimiento valora el grado de sostenibilidad de un edificio en base a múltiples criterios como Irizpide ugariren arabera balioesten du ziurtagiri horrek eraikinen jasangarritasuna: nola txertatu den lursailean, zenbat energia eta ur aurrezten duen, ingurumen-inpaktu baxuko materialik erabili den, berrikuntza eta diseinua.
Argiak
Fatxadaren argiztapena da San Mamesen ezaugarrietako bat: argiztatze dinamikoko LED sistema du, aukera ematen duena ETFEko panelen kolore zuriaren ordez beste edozein kolore edo argi-konbinazio hautatzeko.
Zalantzarik gabe, fatxadaren argiztapena da San Mamesen bereizgarrietako bat. Egunero dago ikusgai, hiriko zenbait lekutatik, San Mamesen argiztapen animatua, 22:00etatik 22:30era (udan) eta 20:00etatik 20:30era (neguan).