8/02 - 16:15 Athletic Club vs. Girona FC Ez galdu aukera! partida +
Blog › Athleticzaleak › San Mamesen jokatuko den emakumezkoen Athletic Club-Real Madrid partidarako sarrerak

San Mamesen jokatuko den emakumezkoen Athletic Club-Real Madrid partidarako sarrerak

Bazkideek, Gazte Abonoak eta Club Athletic kideek Athletic Clubek eta Real Madridek, data eta ordua zehazteke, Katedralean jokatuko duten partidarako sarrera eskuratu dezakete. Salmenta orokorra otsailaren 7an hasiko da.

Emakumezkoen Athletic Clubek Real Madrid hartuko du San Mamesen, data eta ordua zehazteke, Liga F-ko 20. jardunaldiari dagokion partidan. Lehoiek denboraldi honetan Katedralean jokatuko duten hirugarren norgehiagoka izango da. Bazkideek, Gazte Abonoak eta Club Athletic kideek doako sarrera har dezakete dagoeneko, eta salmenta orokorra otsailaren 7an, astelehenean, 12:00etan hasiko da.

EROSI SARRERAK San Mamesen jokatuko den Liga F-ko ATHLETIC CLUB – REAL MADRID partidarako

  • BAZKIDEAK

Athletic Clubeko bazkideek ostegun honetatik aurrera San Mamesen jokatuko de norgehiagoka ikusteko sarrera 0 €-ko prezioan eros dezakete. Zelaira sartzeko EZ da bazkide-karneta erabiliko; beraz, bazkide bakoitzak bere sarrera atera beharko du. Eserleku hori zenbakitua izango da, baina ez da nahitaez ohiko eserlekua izango.

Gainera, bazkideek bi sarrera gehiago eros ditzakete, 10 eurotan (+1 € kudeaketa gasturako) helduentzat eta 5 eurotan (+1 €g.g.) 14 urtetik beherakoentzat.

BAZKIDEENTZAKO sarrerak erosi

  • CLUB ATHLETIC

Club Athletic kideek ere sarrera zero euroan erreserbatu dezakete.

CLUB ATHLETIC sarrerak erosi

CLUB ATHLETIC PREMIUM sarrerak erosi

  • GAZTE ABONOA

Gazte Abonoak Ipar Beheko Harmailan doan erreserba dezake bere eserlakua.

GAZTE ABONOA sarrerak erosi

  • PUBLIKO OROKORRA

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta astelehenean, 12:00etan, online aktibatuko da. Helduentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute (+1 €g.g.) eta 14 urtetik beherakoenek 5 eurokoa (+1 €g.g.).

Edukieraren banaketa

San Mamesek pixkanaka harmailak gaituko ditu, sarreren eskariaren arabera.