Corporate, zure topagunea

Premium abonamenduak dituzten enpresei harremanak ezartzeko, sinergiak garatzeko eta abonamenduari dagozkion zerbitzu eta jarduera guztien berri jasotzeko topagune berbera partekatzea ahalbidetzeko sortu da Corporate.

Eskatu informazio gehiago
Hasiera

Hurrengo partida

Liga 14. jardunaldia azaroak 24, igandea
Athletic Club Athletic Club
Hasiera 21:00
Real Sociedad Real Sociedad

Ezagutu Corporate eremua

  • Zer da Corporate?

    Premium abonamendua dutenei zuzendutako webgunea da. Bertan, abonamenduaren inguruko informazio guztia izango dute, kategoria bereko beste abonatu batzuekin harremanetan jarri ahal izango dira, haiei zuzendutako albiste, ekintza eta sustapen guztiak ezagutuko dituzte, baita San Mames VIP Areako hurrengo partidari buruzko gaurkotasun guztia ere.

  • Zer eskaintzen du Corporatek?

    Corporateren balio erantsi nagusia Networkinga da: premium enpresekin elkarreragina.

    Webgune honetan, abonatuek presentzia propioa izan dezakete logoak, jardueraren deskribapen laburra eta harremanetarako datuak jarrita. Horrez gain, abonatuen kategoria horretarako antolatutako eta webgune horretan bertan iragarriko diren ekitaldi eta jarduera ugarietan parte hartzeko aukera izango dute. Haientzako sustapen eta zozketa esklusiboak jasoko dituzte, baita San Mames VIP Areako hurrengo partidako informazioa eskuratu ere.

  • Nola eman alta Corporaten?

    Palkoa edo lau besaulki edo gehiago dituen San Mames VIP Area abonatu, premium abonatu, orok txartelen welcome-packekin batera, Corporate eremurako sarbide-gakoa eta pasahitza jasoko ditu. Bertan alta eman ahal izango du eta logoa eta enpresaren jarduerari buruzko deskribapen laburra argitaratu, Corporatek eskain dezakeen guztia eskuratzen hasteko.

Enpresen direktorioa

  • Euskaltel S.A.-ren logotipoa
  • IMQ S.A.-ren logotipoa
  • San Miguel-ren logotipoa

Ezagutu Premium abonamenduak partida-egunetan nahiz partidarik ez den egunetako esperientzia paregabeetan eskaintzen dituen abantaila esklusiboak.

Premium abonamenduak VIP abonamenduaren zerbitzuak eta, horrez gain, hauek eskaintzen ditu:

  • Partida-egunetan estadioan bertan aparkaleku-plaza bat kontratatzeko aukera.

  • Partidarik ez dagoen egunetarako San Mames Jatetxean menu berezia, deskontuarekin.

  • Besaulkiak enpresaren markarekin edo logoarekin pertsonalizatzea.

  • Partidarik ez den egunetan palkoak erabiltzea, bilerak, bazkariak edo afariak egiteko.

  • Lezamara sarrera, emakumeen taldearen edo Bilbao Athleticen partidak ikusteko.

  • VIP sarrerak erosteko erraztasunak San Mamesetik kanpoko partidetan.

  • Deskontuak ekitaldietarako espazioak alokatzean.

  • Hiru hilez behin argitaratzen den AC aldizkarirako onlineko sarrera.

  • Webguneko Corporate eremurako sarrera.

  • AC museoa bisitatzeko prezio berezia.