BAT Bihotza
Kalitate goreneko zerbitzuak, nazioartean entzutetsuak diren sukaldariak eta espazio harrigarriak esperientzia guztiz ezberdina eskaintzeko.
San Mames BATk 6.000 m2 ditu San Mames estadioaren erdiko eraztunean banatuta. Athletic-ez, bere historiaz eta tradizioaz gozatzeko pentsatutako lekua da.
Hemendik San Mameseko berotasuna senti dezakezu eta jokoaren ikuspegi bikaina eduki kalitate goreneko zerbitzuekin. Aipatzekoa da 11 Michelin izar biltzen dituen gastronomia taldea.
Athleticek jokatzen duen bakoitzean San Mamesek nazioartean ospe handia duten sukaldariak biltzen ditu euren sormenik onenak egin ditzaten eta hau egiten duen futbol estadio bakarra da munduan.
Athletic Cluben indarra, grina eta pasioa San Mames BATko espazio bakoitzean islatzen dira eta gune hau berezi egiten dute Athletic-en partiduez gozatzeko, baita beste hainbat esperientziez ere.
San Mames BATk diseinu ireki eta espazio handiko baten aldeko apustua egin du, futbolaren eta Bizkaiko sukaldaritza onenaren inguruan enpresa eta partikularren arteko harremanak errazteko.
2.030 eserleku
508 eserleku palkoetan
1.522 eserleku besaulkietan
6.620 m2
eremu eta zerbitzuekin
Zergatik San Mames BAT
Amets bat dugu...
Bereziak izatea.
- San Mames BATk esperientzia osoa, ezberdina eta berezia eskaintzen du Athletic-ez eta San Mamesez gozatu ahal izateko.
- San Mames BATk agerian uzten du Athletic-ekoa izatearen harrotasuna Cluba osatzen duten pertsona eta estamentu guztientzat, bereziki bazkideentzat eta jarraitzaileentzat.
- Gure filosofia adierazi nahi dugu eta futbolarekiko dugun pasioa erakutsi, baita bisitan etortzen zaigun guztiei eskaintzen diegun tratu bikaina ere.
- San Mames estadioa hiriaren kulturaren eta Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko gastronomiaren islada bat da.
Palkoen eta besaulki
banaketa
BAT eraztuna: 4 eserleku lerro.
Lehen bi lerroak:
- Bakarkako salmentarako BAT Besaulkiak.
- BAT zerbitzuak zonalde komunetan.
Hurrengo bi lerroak:
- Atzean dagoen palkoari dagozkio.
- BAT zerbitzuak palkoetan eta zonalde komunetan.
- Palkoa
- Besaulkiak
Palkoa - BAT
Besaulkiak
San Mames BATko 2.030 eserlekuak besaulki eta palkoetan banatuta daude, bazkide, zale, enpresa eta babesleen nahi eta beharrei erantzuteko.
Partidu bat BATn bizi ahal izateak Cluba eta estadioa zein bereziak diren ulertzeko aukera ematen du.
Funtzionala izateaz gain San Mames BATk Athletic zer den eta bere baloreen transmisioa egiteko kanala izan nahi du
Baloreak, historia, tradizioa eta lana. San Mames BATk Clubak eta estadioak hirian eta Bizkaian duten garrantzia ulertzeko balio du.
Aukeratu partidu bat
160€tik hasita