Premium abonua

PREMIUM ABONUA.
Futbola baino askoz gehiago.

Premium abonuak abantaila esklusiboak eskaintzen ditu partida-egunetan, baita erraztasunak ere San Mamesen hainbat esperientziaz gozatzen jarraitzeko, partidarik ez dagoen egunetan.

Premium abonuak VIP abonu baten zerbitzu guztiak hartzen ditu barne:

  • 2022-2023 denboraldiko Ligako eta Kopako partidak.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa.
  • Ordutegi zabalduak. Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago sar daiteke, eta partida amaitu eta ordubetera irten.
  • Palkoetako eta VIP abonuetako bezero guztiek partekatutako palko-eremura sar daiteke.
  • Pantailek partida zuzenean, errepikapenak eta xehetasun guztiak eskaintzen dituzte.

SARRERAK

Partida bakoitza hasi baino 15 egun lehenago ematen da hurrengo partidaren egun eta ordu zehatzen berri. Hurrengo partidaren atalean, informazio eguneratua aurkituko duzu. Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago sar daiteke San Mames VIP Area-ra, eta partida amaitu eta ordubetera arte jarrai daiteke eskaintzen diren zerbitzuez gozatzen.

San Mames VIP Area-k 3 sarbide esklusibo ditu.

San Mames VIP Area-rik zuzenean sartu ahal izango zara denda ofizialera.

NETWORKING-A

Erdiko eraztun osoan zehar ibil zaitezke, nahi duzunarekin harremanak lotu ditzazun leku berezi horretan partidaz gozatzen duzun bitartean. Horrez gain, arreta pertsonalizatua izango duzu, baita erosotasun guztiak ere, hala nola wifia edo partida zuzenean ematen duen barne-kanala ere, xehetasunik gal ez dezazun.

SMVA Corporate

Partekatu interesak eta lotu harremanak San Mames VIP Area-ko enpresa-direktorio honetan ikusgai dauden gainerako Premium abonatuekin.

GASTRONOMIA

Partida-egunetan, San Mames VIP Area-ko zerbitzua Michelin izarren bat duten jatetxe bizkaitarrek ematen dute: Nerua Guggenheim Bilbaok, Azurmendik (3*), Andra Marik, Enekok, Etxanobek, Zaratek, Zortzikok eta Boroak. Bizkaiko sukaldaritzaren ordezkaritzarik onena chef ospetsuek zerbitzatua partida bakoitzean.

Horrez gain, Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturak eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolan ikasten ari diren etorkizuneko profesionalek ere parte hartzen dute zerbitzuan.

ETA, GAINERA, ABANTAILA ESKLUSIBOAK DAUDE PREMIUM DIRENENTZAT

APARKALEKUA

Partida-egunetarako zure partzelaren zenbakia welcome packean emango dizuten aparkaleku-txartelean azaltzen da.

Sarbidearen planoa eta partzelaren zenbakia adierazten dituen txartela ikusgai jarri beharko duzu zure ibilgailuan.

Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik 30 minutu lehenagora arte sar zaitezke aparkalekura.

Ibilgailuan diren bidaiari guztiek San Mames VIP Area-ko sarrerak eraman beharko dituzte.

PALKOEN ERABILERA PARTIDARIK EZ DAGOEN EGUNETAN

San Mames VIP Area-k palkoa erabiltzeko aukera ematen dizu partidarik ez dagoen egunetan ere.

Bilerak egiteko edo bazkari edo afari pribatuak egiteko erreserba eskatu nahi baduzu, jarri harremanetan San Mames VIP Area-ko bulegoarekin, gutxienez 48 ordu lehenago.

EKITALDIAK

Antolatu zure enpresa-ekitaldia munduko kirol-eraikinik onenean.

San Mamesek zure enpresako ekitaldia, jardunaldia edo biltzarra leku paregabean egiteko aukera eskaintzen dizu. Horrela, sekulako inpaktua sortuko duzu eta zure gonbidatuak eroso sentiaraziko dituzu. Balia zaitez Premium izateagatik dituzun abantailez ekitaldietarako espazioak alokatzeko.

Eskatu informazio gehiago zure enpresa-ekitaldia San Mamesen egiteko, helbide honetara idatziz: mice@athletic-club.eus.

LEZAMA

Bilbao Athleticek eta emakumezkoen Athletic taldeak Lezaman jokatzen dituzten partidak ere ikusi ahal izango dituzu.

Sarreren kopuruak ezin izango du gainditu San Mames VIP Area-n kontratatutako eserlekuen kopurua.

Partida bakoitzerako sarrerak eskatzeko, jarri harremanetan San Mames VIP Area-ko bulegoarekin.

MUSEOA

San Mames VIP Area-n kontratatutako eserleku bakoitzeko, kontratua indarrean dagoen denboraldian hiru bisitaldi egin ahal izango dituzu Athletic Museora.

Erreserba eskatzeko, jarri harremanetan San Mames VIP Area-ko bulegoarekin.

SAN MAMES JATETXEA

San Mames Jatetxeak menu esklusiboa eskaintzen die Premium Abonuaren erabiltzaileei.

Sustapen horri esker, abonatuek eta haiekin doazenek nahi duten guztietan gozatu ahal izango dute menu horretaz denboraldian zehar.

San Mames Jatetxeko taldeak zuentzat bereziki prestatu du menu hau, bizkaiko gastronomia tradizionalari leialtasunez jarraituz.

Erreserba eskatzeko, jarri harremanetan San Mames VIP Area-ko bulegoarekin.

BESTELAKO INFORMAZIOAK

Klubaren aldizkaria jasoko duzu formatu digitalean, komunikazioetarako emandako helbide elektronikoan.

Mugikortasun urriko pertsonentzako lekua bat ere eska dezakezu.

Esaguzu aldez aurretik elikagairen bat ezin baduzu hartu, gastronomia-zerbitzu egokia eskain diezazugun.

San Mames VIP Area-ra sartzen diren adin txikiko guztiek sarrera erakutsi beharko dute, eserlekurik beteko ez badute ere, eta heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Gogoratu ezin dela erre.